Udazkenerako hamar jarduera antolatu ditu Biodibertsitate Guneak

Ataria 2024ko irailaren 24a

Hegaztien migrazioari buruzkoa izango da saioetako bat, azaroaren 6koa hain zuzen.

Hainbat seminario, ikastaro eta irteera antolatu dituzte datozen hilabeteetan, herritarrek inguruko bioaniztasuna sakonago ezagutzeko aukera izateko.

Ikasturte berria hastearekin batera, Tolosako Udaleko Biodibertsitate Guneak hainbat jarduera antolatu ditu irailetik abendura bitartean, herritarren artean ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta garapen jasangarria sustatzen jarraitzeko.

Biodibertsitate Gunea elkargune irekia da naturazale guztientzat, eta biodibertsitatea du ardatz nagusi, modu integralean ulertuta. Hala, antolatutako egitarauaren baitan, hamar ekintza desberdin egingo dira, besteak beste, seminarioak, ikastaroak edota irteera desberdinak. Guztien helburua izango da biodibertsitate-gaiei buruzko ezagutzak herritarren artean zabaltzea eta biodibertsitarearen aldeko jarrera aktiboa sustatzea.

Ekintza guztiak herritarrentzat irekiak izango dira eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea biodibertsitategunea@gmail.com helbidera idatziz.

EGITARAUA
  • Irailak 25, asteazkena
    • 18:00. Tolosaldeko zuhaitz eta zuhaixka ohikoenak Antxon Bandres Txokoan.
  • Urriak 5, larunbata
    • 09:00. Eraztunketa zientifikorako saio irekia, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik Zumardiaundian.
  • Urriak 9, asteazkena
    • 18:00. Hegaztien migrazioa Antxon Bandres Txokoan.
  • Urriak 30, asteazkena
    • 18:00. Biodibertsitatearen gordatzaileak. Hazi-bankua II Antxon Bandres Txokoan.
  • Azaroak 6, asteazkena
    • 18:00. Hegaztien elikadurari buruzko saioa Antxon Bandres Txokoan.
  • Azaroak 17, igandea
    • Irteera: Biodibertsitatea etxetik 5 minutura. Ordua eta lekua zehazteke.
  • Azaroak 20, asteazkena
    • 18:00. Gipuzkoako Narrastiak I Antxon Bandres Txokoan.
  • Abenduak 1, igandea
    • Irteera: Baso atlantikoko zikloak eta erritmoak. Udazkena, scherzo. Ordua eta lekua zehazteke.
  • Abenduak 4, asteazkena
    • 18:00. Gipuzkoako Narrastiak II Antxon Bandres Txokoan.
  • Abenduak 15, igandea
    • Irteera: Artadi kantauriarra, baso erlikia. Ordua eta lekua zehazteke 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!