Tolosako erdigunea, oinezkoentzako gunea

Leyre Carrasco 2024ko irailaren 22a

'Erdigunea autorik gabe' egitasmoa ari dira ospatzen Tolosan, eta kultur eta kirol jarduera ugariz gozatzeko aukera izan da Rondilla eta San Frantzisko kaleetan zehar.

Rondilla kalea eta San Frantzisko pasealekua oinezkoentzako gune izan dira gaurkoan ere. Izan ere, Mugikortasun Astearen barruan, Erdigunea autorik gabe egitasmoa ospatu dute Tolosan. Hortaz, gaurkoen ere ez da trafikorik izango bi kale horietan, espazioa oinezkoentzat berreskuratzeko.

Egitasmoa, ordea, ez da trafikoa etetera bakarrik mugatu, eta kirol eta kultur jarduera ugariz gozatzeko aukera izango da egun osoan zehar. Esaterako, goizean saskibaloian jokatzeko kantxak eta bizikletan edo patinekin trebetasuna lantzeko zirkuituak izan dira San Frantzisko pasealekuan, eta herritarrek arratsaldean ere izango dute horretarako aukera. Rondilla kalean, berriz, GU taldearen kontzertua izan da. 

Arratsaldean, gainera, Intujai taldearen eskutik, Kamishibai ipuin kontalariak kalez kale ibiliko dira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!