Ekhi Lambert musikariaren kontzertua, igandean, 3 tabernan

Ataria 2024ko irailaren 19a

Ekhi Lambert Irulegiko (Nafarroa Beherea) musikariak emanaldia egingo du, igandean, Tolosako 3 tabernan, 18:30ean.

Interpretatzeko eta idazkerarako norberak duen ikuspuntua aldarrikatzen du, eta igandeko saioan influentzia ugari uztartuko ditu. Artista eta talde askorentzat egin izan ditu konposizioak eta moldaketak, besteak beste, Et Incarnatus orkestrarako.

Inbasioak izeneko bere bakarkako bigarren diskoan, hainbat musikarirekin batera, lan oparo, zorrotz eta anbiziotsua sinatu zuen. 2023ko udaberrian grabatu zuen, eta orain, taula gainean, kantagintza eta poesiari lehentasuna emanez, bakarka aurkezten ditu abesti berriak. «Amets batek irudimena bizikide egiten duen gisara, Lambertek atmosfera elegante eta epiko bat josten du», esan dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!