Tolosako Udal Liburutegiko irakurle taldeen eskaintza osatu dute

Ataria 2024ko ira. 18a, 19:58

Argazkia: Tolosako Udala

Haur, gazte zein helduek parte hartu ahal izango dute; gazteen kasuan, bi talde egongo dira, adinaren arabera banatuta. Dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera, udalaren webgunean. 

Tolosako Udal Liburutegiak, 2024-2025 ikasturteko irakurketa taldeetarako izen-ematea ireki du, herritarren artean irakurzaletasuna bultzatzen eta sustatzen jarraitzeko helburuarekin. Adinaren araberako eskaintza osatu du, lau multzotan banatuta:

Hiru urtetik gorako haurrei zuzenduriko ipuin kontaketak eskainiko ditu Miriam Mendozak, urritik maiatzera bitartean. Hilean behin izango dira Ipuin Txokoko saioak, ostiraletan, 18:00etan. Izen-ematea derrigorrezkoa da saio bakoitzerako, eta parte hartuko duten heldu eta haur guztiek izena eman beharko dute. 35 laguneko edukiera izango du.

Gazte zein helduentzako irakurketa taldeek jarraipena izango dute ikasturte honnetan. Gazteen kasuan, bi talde egongo dira, adinaren arabera banatuta: lehena, 10 eta 12 urte bitartekoentzat, eta bigarrena, 13 eta 16 urte bitartekoentzat. 

Saioak hilean behin izango dira, urria eta ekaina bitartean, ostiraletan. Haur Liburutegiko 3. solairuan elkartuko dira, Nadin Hussein Hernandezen gidaritzapean. 10 eta 12 urte bitarteko taldearen kasuan, 18:15ean izango dira saioak; 13 eta 16 urte bitartekoenak, berriz, 16:30ean.

Helduentzako gaztelaniazko irakurketa taldea ere izango da, Monica Leivak dinamizatuta. Saioak urrian hasi eta maiatza bitartean izango dira, hilean behin, astearteetan, 18:00etan.

Kasu guztietarako parte hartzaileentzako liburuak liburutegiak berak eskainiko ditu. 

Zeinu-hizkuntza zerbitzua

Irakurketa taldeetan parte hartu nahi duten herritarrek dagoeneko zabalik dute izen ematea, udal webgunean, talde bakoitzari dagokion orrialdean. Gazteen kasuan, guraso batek bete beharko du izen-emate orria. Plaza kopurua agortuko balitz, itxaron zerrendan izena emateko aukera izango da.

Parte-hartzaileren batek beharra izango balu, saio guztietarako eskuragarri egongo da zeinu-hizkuntza zerbitzua, betiere eskaera aurrez eginda. Informazio gehiagorako, 943 69 74 62 telefonora deitu edo liburutegia@tolosa.eus helbidera idatzi behar da. 

Udal Liburutegiaren Irakurketa taldeak: 2024-2025 ikasturteko eskaintza
  • Ipuin Txokoa | +3 urte: Ostiraletan, 18:00etan, Haur Liburutegian.
    • Urriak 11
    • Azaroak 8
    • Abenduak 13
    • Urtarrilak 17
    • Otsailak 14
    • Martxoak 14
    • Apirilak 11
    • Maiatzak 16

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen.

  • Gazteentzako irakurketa taldea | 10-12 urte: Ostiraletan, 18:15ean, Haur Liburutegiko 3. solairuan.
    • Urriak 4: Harry Potter eta Sorgin-harria, J.K. Rowling
    • Azaroak 15: Cube Arts (Manga Euskaraz), Tomomi Usui
    • Abenduak 20: Nor, Irati Goikoetxea
    • Gainerako datak: urtarrilak 31, otsailak 21, martxoak 21, maiatzak 9 eta ekainak 6.

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen.

  • Gazteentzako irakurketa taldea | 13-16 urte: Ostiraletan, 16:30ean, haurren Liburutegiko 3. solairuan
    • Urriak 4: Barraskiloek baino bat gehiago, Ane Labaka
    • Azaroak 15: Jende Normala, Sally Rooney
    • Abenduak 20: Ewok bat lorategian, Pedro Ramos
    • Gainerako datak: urtarrilak 31, otsailak 21, martxoak 21, maiatzak 9, ekainak 6

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen.

  • Helduentzako irakurketa taldea gaztelaniaz | +16 urte: Astearteetan, 18:00etan, udal liburutegia
    • Urriak 10: Zuleijá abre los ojos, Guzel Yajina
    • Azaroak 12: El año del pensamiento mágico, Joan Didion
    • Abenduak 10: La invención de la soledad, Paul Auster
    • Urtarrilak 14: Lolita, Vladimir Nabokov
    • Otsailak 11: Tengo miedo torero, Pedro Lemebel
    • Martxoak 11: El cuaderno prohibido, Alba de Céspedes
    • Apirilak 8: El adversario, Emmanuel Carrère
    • Maiatzak 13: Demasiada felicidad, Alice Munro

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!