Ilargiaren gorabeherak hizpide, Jakoba Errekondorekin

Ataria 2024ko irailaren 17a

Iturria: Noaua.eus

Ilargia eta Landareak 2015eko agenda aurkeztuko du Tolosan. Ilargiaren gorabeherak hartuta, baratzean garai bakoitzean zer lan egin azaltzen du agendak.

Azken urteetan egin bezala, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak ilargiak landareetan zer eragin duen biltzen duen agenda argitaratu du. Ilargia eta Landareak 2025eko agendak Antton Olariagaren ilustrazioak ditu eta Tolosara gerturatuko dira aurkeztera, hilaren 26an. 19:00etan egongo dira Topic zentroan.

Ilargiaren gorabeherak hartuta, baratzean garai bakoitzean zer lan egin azaltzen du agendak, beste eduki askoren artean (esaera zaharrak, garaiko barazkiak zein diren, Euskal Herriko 12 animaliaren informazioa...).

Errekondok azalpenak emango ditu eta herritarren galderak erantzungo ditu zuzenean. Antton Olariagak bere aldetik, agenda horretarako sortu dituen ilustrazioak erakutsiko ditu, eta umorez emango ditu azalpenak. Azkenik, Unai Agirrek animalia eta landareei buruzko bertso zaharrak kantatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!