Tolosako Udalak udazkeneko kultur eskaintzarako 20 eszena bonu gehiago jarriko ditu salgai. Salmenta modua, ordea, desberdina izango da kasu honetan. Interesdunek kultura@tolosa.eus helbidera bideratu beharko dute eskaera, irailaren 19a baino lehen. Gehienez bi bonu eskatu ahal izango dira pertsonako. Salmentan jarriko diren bonu baino eskaera gehiago jasoz gero, zozketa egingo da interesdun guztien artean, eta bonua egokitzen zaien pertsonek Leidorreko leihatilan jaso beharko dute bonua irailaren 21ean, 22an edota 23an.
Bonuaren prezioa 45 eurokoa da, eta zortzi ikuskizunetarako sarrerak jasotzen ditu: Izaro, Node, Vaiven, El Lagarto Baila, Kukai, Korrontzi, Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) eta Idoia Asurmendi. Saio horietarako sarrerak banan banan eskuratuz gero, prezioa 95 eurokoa litzateke.
Kultur bonuak jasotzen dituen saioak:
URRIAK 4, OSTIRALA
- 20:00. Izaro: Cerodenero kontzertua Leidorren.
URRIAK 18, OSTIRALA
- 20:00. Node: Dantza eta Ondarea dantzaldia Leidorren.
URRIAK 25, OSTIRALA
- 20:00. Vaiven: Masustondoen Patioa antzerkia Leidorren.
AZAROAk 9, LARUNBATA
- 17:00. El Lagarto Baila: Hizkidantza haurrentzako dantza ikuskizuna Leidorren.
AZAROAk 22, OSTIRALA
- 20:00. Kukai: Txalaparta dantzaldia Leidorren.
ABENDUAK 13, OSTIRALA
- 20:00. Korrontzi: 20 urte kontzertua Leidorren.
ABENDUAK 30, ASTELEHENA
- 19:00. Euskadiko Gazte Orkestraren kontzertua Leidorren.
URTARRILAK 3, OSTIRALA
- 20:00. Idoia Asurmendi: De amar y desandar kontzertua Leidorren.