Santuipeko eguna ari dira ospatzen gaur Uganen. Goizean pintxoak eta desafioa izan dituzte: hainbat herritako parte hartzaileak bildu eta nor baino nor gehiago aritu dira herri kiroletan. Ondoren, bertsolariak izan dituzte plazan.
Auzo bazkaria egin dute eta, segidan, mus eta toka txapelketa izango dituzte. Arratsalderako haurrentzako jolasak antolatu dituzte eta gauerako, berriz, auzo afaria.