Korreo kaleko eraikin bateko teilatu zatiak erori dira

Ataria 2024ko irailaren 12a

Tolosako Alde Zaharreko Korreo kaleko 42. zenbakiko etxebizitzako teilatuaren egurrezko zati txiki batzuk erori dira goizean, eta ondorioz, ingurua hesituko dutela jakinarazi dute, segurtasunagatik.

Udalak jakinarazi duenez, Berdura plaza inguruan dagoen eraikin bateko teilatuaren egurrezko zati txiki batzuk erori dira kalera eta ondorioz ingurua hesituko dute. Korreo eta Leitza kaleei eragingo die itxiturak, eta ibilgailuek ezingo dute bertatik igaro, konpondu bitarte. Ondorioz, Korreo kaleko sarbidea itxi egingo dute, Gaztelako Arkutik.

Udaletik esan dutenez, ez da kalteturik izan. Suhiltzaileak bertan daude segurtasuna bermatzeko; berehala gerturatu dira suhiltzaileak eta Udaltzaingoa, ingurua itxi eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartzera, baita udaleko hirigintza teknikariak ere, ikuskapena egitera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!