Gora egin du Topic-eko bisitarien kopuruak

Ataria 2024ko irailaren 10a

Pasa den udaran baino 4.000 bisita inguru gehiago jaso ditu zentroak; gehienak gipuzkoarrak izan dira.

Tolosako Topic museoko arduradunak pozik azaldu dira udaran jaso duten bisitarien kopurua ikusita. Guztira 3.877 bisita jaso dituztela esan dute eta gehienak gipuzkoarrak izan dira (%14,83). Herrialde katalanetatik bisita asko jaso dituztela gehitu dute; katalanak %8,36 izan dira, eta valentziarrak %2,08. Madrildarrak bisitarien %4,58 izan dira eta atzetik izan dituzte Murtziakoak (%1,61), Granadakoak (%1,55) eta Zaragozakoak (%1,46). Europari dagokionez, Frantziatik gerturatu dira gehien (%7,68). Izan dira Italiatik, Alemaniatik eta Herbehereetatik iritsi direnak ere, askoz gutxiago izan badira ere. Bisitari berriak izan dituztela gehitu du zentroak, hain zuzen, aurten Arabiar Emirerri Batuetatik eta Japoniatik etorritakoen bisita jaso baitute. Era berean, Senegal, Brasil, Txile, Kolonbia, Peru, Kanada, Argentina, Uruguai eta Venezuelako bisitariak jaso dituzte. Badira Tolosako txotxongiloen etxeko arduradunek nabarmendutako beste bisitari batzuk ere, aurten espero baino Asiako bisitari gehiago izan dituztela argitu baitute.

«Udaren itxiera arrakastatsu honek etorkizun baikorra uzten digu datorren urterako. Hazten eta garatzen jarraitzeko indarra ematen digu», esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!