Agirre estankoak irabazi du XIV. Boleibol Txapelketa

Ataria 2024ko irailaren 9a

Tolosako Larramendi auzoan jokatu da lehia eta bigarren postuan Garia taldeak amaitu du.

Bost egunetako lehiaren ondoren, larunbatean jokatu ziren XIV. Boleibol Txapelketako azken partidak. Aurtengo irabazlea Agirre estankoa izan zen, eta beste finalista eta bigarren postuan geratu zena Garia taldea izan zen. Hirugarren postua Illargik lortu zuen eta laugarrena Baserri izan zen.

Tolobolei kluba da antolatzailea eta bertako kideek txapelketaren balantze ona egin dute: «Eguraldiak ez zuen lagundu lehen bi egunetan, baina orokorrean giro ona izan da eta jende ugari elkartu da Larramendi plazan».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!