Larrañeta harriak 125 kilo ditu, eta Mikel Lopetegi zen faboritoa, Paulo Azpiazurekin batera. Urrak bere lana bikain egin du, marka izugarria jarriz: 5 minututan 20 jasoaldi. Azpiazuri marka jakinda tokatu zaio lanean hastea, eta hasieratik ez da moldatu harri baldarrera. Nola heldu zalantzak zituen. Denborak une horretan ihes egin dio eta ondoren beranduegi zen 20ra iristeko. Amaieran 14 jasoaldi eta lan bikaina.
Hirugarren posturako lau harri jasotzaile geratu dira 13 jasoaldirekin. Bakoitzaren pisua kontuan hartzen da kasu hauetan. Argalena hirugarren, hau da, Hodei Iruretagoiena; pisuan 98 kilo eman ditu, besteek hortik gora.
Sailkapena
- Mikel Lopetegi 'Urra'. 20 jasoaldi
- Paulo Azpiazu. 14 jasoaldi.
- Hodei Iruretagoiena. 13 jasoaldi.
- Imanol Rollo. 13 jasoaldi.
- Iraitz Arruti. 13 jasoaldi.
- Guzta. 13 jasoaldi.
- Jagoba Otaegi. 11 jasoaldi.
- Aimar Galarraga. 11 jasoaldi.