Boleibol Txapelketako azken partidak

Ataria 2024ko irailaren 7a

Larramendi auzoko plazan ari dira jokatzen hondar gaineko XIV. Boleibol Txapelketa. Kanporaketak 10:00etan hasi dira eta finala 20:00ak aldera hasiko da.

Eguraldia lagun izaten ari dira XIV. Boleibol Txapelketan. Goizean hasi dira kanporaketekin eta iluntzean izango da finala. Larramendi auzoko plazan ari dira jokatzen aurtengoan. 2021ean jokatu zen lehen aldiz auzo horretan, eta Euskal Herria plazarekin eta Plaza Berriarekin txandatuz joaten da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!