Bedaioko jaiak 2024

Dantzan hasi dituzte Bedaioko Jaiak

Ataria 2024ko irailaren 6a

Hiru eguneko festa izango dute bedaiotarrek. Gaur dantzan eta zahagiardoaren inguruan hasi dira. Bihar herri afaria izango dute 300 pertsona inguruk. Iganderako, herri kirol ikuskizun handia antolatu dute.

Egitaraua

Gaur

  • 19:00. Jaien hasiera suziriekin.
  • Jarraian. Amezketako dantzarien emanaldia.
  • 20:00. Patata tortilla lehiaketa eta pintxopoteoa.
  • 21:00. Zahagiardoa.
  • Ondoren. Elustondo anai arrebekin erromeria.
  • Goizaldera. Batxuri zopa eta txokolate beroa elkartean. 

Bihar

  • 11:30. Bedaioko Pilota Txapleketako finalerdiak.
  • 17:00. Ume jolasak frontoian eta txokolatea umeentzat.
  • 18:00. Grim anaien parkea familia ikuskizuna.
  • 21:00. Herri afaria.
  • Ondoren. Erromeria, Izer-Alabier eta Ansorregi-larrañagarekin.
  • Goizaldera. Baratxuri zopa eta txokolate beroa elkartean.

Etzi

  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00 Bedaioko pilota txapelketako finalak.
  • 18:00. Bedaioko Larrañeta harri baldarraren txapelketa.
  • Jarraian. Bedaioko ingurutxoa.
  • 21:00. Pintxo dastaketa Artubi kultur elkartean.
  • Ondoren. Bedaioko jaien amaiera suziriekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!