Golik gabe amaitu da Tolosa CF-ren gizonezkoen lehen taldearen aurkezpen partida

Ataria 2024ko irailaren 5a

Futboleko ohorezko erregional mailako taldeak Berazubin jokatu du Euskalduna taldearena aurka.

David Muñoz entrenatzaileak gidatzen duen taldeak Berazubin jokatu zuen denboraldi honetako aurkezpen partida, Euskalduna taldearen aurka. Golik gabe amaitu zen partida.

Lehen jardunaldia irailaren 14-15eko asteburuan jokatuko dute, etxetik kanpo, Añorgaren aurka. Bigarren jardunaldian Berazubin jokatuko dute urdinek, Bergararen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!