Erretzeari uzteko terapia, era presentzialean Tolosan

Ataria 2024ko irailaren 5a

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak erretzeari uzteko doako terapiak eskaintzen dituela gogoratu du.

Terapia era presentzialean (Donostian, Azpeitian, Zarautzen, Tolosan, Eibarren, Irunen eta Zumarragan) eta online eskaintzen dute eta arlo horretan esperientzia duen elkarteko psikologo batek ematen du.

Elkartetik nabarmendu dute urtero, mundu osoan, 8 milioi pertsona baino gehiago hiltzen direla tabakoaren ondorioz, eta eta tabakoa dela minbiziaren arrisku-faktorerik handiena. «Hiru minbizi kasutatik bat tabakoarekin lotuta dago, eta tabakoak eragiten ditu biriketako eta laringeko minbizi-kasuen %80 baino gehiago».

Bada, horregatik, herritarrek elkarteak eskaintzen dituen erretzeari uzteko terapiak ezagutzea beharrezkoa dela diote. Herritarrei zerbitzuaren berri emateaz gain, proposamena edo gomendioa ere luzatu diete elkartekoek: «ikasturte berrirako asmo gisa erretzeari uztea ere sartzea».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!