Pirinioetako Arratille gailurrera irteera, Alpino Uzturrerekin

Ataria 2024ko irailaren 4a

Alpino Uzturre elkarteak Pirinioetako Arratille gailurrera (2.898 metro) mendi irteera antolatu du irailaren 14 eta 15erako.

Lehenengo egunean Baños de Panticosatik Ibones de Bachimaña (2.189 metro) aterpera igoko dira mendizaleak, eta bigarren egunean, aterpetik Arratille gailurrera.

Federatuta egotea derrigorrezkoa izango da. Prezioa 46 eurokoa da eta aterpean pentsio erdia barne hartzen du. Hasiera batean, bidaia kotxez egitea dute aurreikusita elkartetik. Izena emateko azken eguna irailak 12 izango da, eta informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko hiru modu daude: Alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus posta elektronikora oharra bidaliz edota 747456014 zenbakira deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!