2024/12/21 09:00 - 14:00
Gabonetako azoka berezia. Herriko lau gunetan kokatuko dira postuak: Trianguloa plazan, Alondegia plazan, Plaza Zaharrean eta San Frantzisko pasealekuan.
Larunbateroko ekoizleez gain, beste 60 postu hurbildu dira, eta aukera zabala izango da: elikagaien eta artisauen postuak ezagutu, abereak ikusi edota pintxoak dastatu, besteak beste.
Plaza Zaharrean animaliak egongo dira ikusgai eta San Frantzisko pasealekuan, berriz, artisauen postuak: egur tailak, bitxiak, pilotak, egurrezko etxetresnak…
10:30. Udal ordezkariek txistorra pintxoa banatuko diete urte osoan zehar larunbatero-larunbatero azokako hiru gune nagusietan egon ohi diren ekoizleei. Udal Txistulari Banda ere arituko da kaleak girotzen, eguerditik aurrera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?