Partida orekatua izan da, eta 90 minutuak igaro ostean hutsean bukatu da Reala eta Athleticen arteko lehia. Bada, penaltietara jo dute, eta azkenean Reala izan da garaile, 3-2ko emaitzarekin. Reala, da, beraz, XIV. Euskal Herria Kopako irabazlea, bosgarrenez irabazi duelarik txapelketa. Athleticek 9 aldiz irabazia du.