Oreka mantentzen maisuak

Ataria 2024ko abuztuaren 31

Zerkausi ingurua soken gainean oreka mantentzen jaioak direnekin bete da egunotan, eta herritar ugari gerturatzen ari da euren ikuskizunaz gozatzera.

Ohiko hitzordu bilakatu da dagoeneko urteko sasoi honetan Oria ibaian, Tolosako Zerkausiaren inguruan, antolatzen duten Riverline jaialdia. Oreka Tolosa slackline taldeak antolatzen duen ekimenak ikusmin handia sortzen du herritarren artean. Eta, aditu izan gabe ere, soken gainean proba egiteko aukera du edonork, ikuskizunez eta txapelketez gain, tailerrak ere egiten baitituzte.

Bada, gaurkoan, Speedline txapelketa egin dute goizean, eta eguerdian Acroyogan aritzeko aukera izan da. Arratsaldean, berriz, Trickline txapelketa egingo dute. Eta gauean Zerkausi ingurura gerturatzen denak talent showaz gozatu ahalko du.

Bihar ere jaialdiak jarraipena izango du, hainbat txapelketarekin eta sari banaketarekin. Jaialdia borobiltzeko bazkaria izango dute.

Igandea, irailak 1

  • 09:00. Soken irekiera.
  • 11:00. Trickline txapelketa.
  • 12:00. Speedline txapelketa.
  • 13:30. Soken itxiera.
  • 13:30. Sari banaketa.
  • 14:00. Bazkaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!