Euskal Herria Koparen finala, Berazubin igandean

Ataria 2024ko abu. 29a, 16:51

Euskal Herria Kopako finala aurkeztu dute gaur, Berazubi estadioan.

Reala eta Athleticen arteko finala 16:00etan izango da Berazubiko zelaian, eta sarrerak eskuragarri daude 'Ehkirola.eus' webgunean.

Abuztuaren 10an ekin zion XIV. Euskal Herria Kopak. Hiru mailatan antolatu dute aurten txapelketa, antolatzaileek esan bezala, «lehiaketa orekatua eta ahalik eta talde gehienek parte hartu ahal izateko». Bada, A edo maila nagusiko finala Tolosak, Berazubiko zelaiak hartuko du, igandean, irailaren 1ean, eta aurrez aurre izango dira finalera iritsi diren Reala eta Athletic. 16:00etan hasiko da norgehiagoka, eta sarrerak 10 euroan eskuragarri daude Ehkirola.eus webgunean.

Finala ETB1en jarraitu ahalko da zuzenean, eta jokalari onenari Jon Esturo Euskal Herria Koparen sortzailearen izena eramango duen saria eman dio bere semeak.

Partidarako sarrerarekin partidaz gozatzearekin batera, zozketa ugaritan parte hartu ahalko dela aurreratu dute, hala nola, Julian nahiz Nikolas jatetxeetan otorduak edota Realeko eta Athleticeko jokalariek sinatutako elastikoak. 

12 klubetako 18 talde aritu dira lehian aurtengo Euskal Herria Kopan, Athletic, Reala, Eibar, Bizkerre eta  Alaves klubetako lehen, bigarren eta hirugarren taldeak ere izan direlarik, A zein B eta C mailetan. A edo maila Nagusiko finala Reala eta Athleticen artekoa izango bada, B mailako finala Bizkerre eta Real Sociedad B taldeen artekoa izango da, eta Txapela nork eskuratu Errenterian izango dute lehia, igandean, irailaren 1ean, 12:00etatik aurrera. C mailako finala, berriz, Athletic C eta Alaves B taldeen artekoa izango da, Laudion larunbatean, abuztuaren 31n, 12:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!