Riverline jaialdiaz gozatzeko aukera bihartik aurrera

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 28a

2023an ospatu zen River Line jaialdiko parte hartzaile bat. OREKA TOLOSA

Oreka Tolosa slackline taldeak ikastaro, txapelketa eta ikuskizunez beteriko jaialdia antolatu du. Bihar hasi eta igandera arte luzatuko da jaialdia.

Zerkausia eta Oria ibaiaren inguruan egingo da aurten ere Oreka Tolosa slackline taldeak antolatutako Riverline jaialdia. Soken irekiera, bihar izango da 16:00etan. Jaialdirako sarrerak guztiak duela bost aste saldu ziren.

  • Osteguna, abuztuak 29
    16:00. Izen-ematea eta soken irekiera.
    20:30. Soken itxiera.
  • Ostirala, abuztuak 30
    09:00. Izen-ematea eta soken irekiera.
    10:30. Oihal tailerra.
    18:00. Slack tailerra, edonorentzat
    20:00. Soken itxiera.
    22:00. Jam session.
  • ​Larunbata, abuztuak 31
    09:00. Soken irekiera.
    11:00. Speedline txapelketa.
    12:00. Acroyoga
    17:00. Trickline txapelketa.
    20:00. Soken itxiera.
    22:00. Talent showa.
  • Igandea, irailak 1
    09:00. Soken irekiera.
    11:00. Trickline txapelketa.
    12:00. Speedline txapelketa.
    13:30. Soken itxiera.
    13:30. Sari banaketa.
    14:00. Bazkaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!