Santuipeko eguna irailaren 14an ospatuko dute Uganen

Ataria 2024ko abuztuaren 27a

Kirol desafioa eta bertsolariak izango dira jaia girotuko dutenak goizean. Arratsaldean berriz; helduentzat musa eta toka, eta umeentzat jolasak egongo dira.

Uganen, Santuipeko eguna ospatuko dute irailaren 14ko larunbatean. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta egunean zehar Attola eta Haritz Garmendia trikitilariak alaituko dute giroa. Gauean auzo afariarekin emango zaio itxiera festari.

Egitaraua

  • Irailak 14, larunbata
    • 11:30. Pintxoak salgai
    • 12:00. Kirol desafioa.
    • 13:00. Bertsolariak.
    • 14:30. Auzo bazkaria.
    • Ondoren. Mus eta toka txapelketa.
    • 17:30. Ume jolasak.
    • 21:30. Auzo afaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!