Ezbeharra goizeko bederatziak baino minutu batzuk beranduago gertatu da, Tolosako N-1 errepidean, Irungo noranzkoan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioia errepidetik irten da eta horma bat jo du. Kolpearen ondorioz, paleten zama galdu du. Gidariak zauri arinak izan ditu eta osasun-langileek bertan artatu eta ospitalera eraman dute. Paletak errepidetik kentzen ari dira, bide-sareko puntu horretan normaltasuna berreskuratu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzatik azaldu dutenez, errei bat itxi dute eta auto pilaketak sortu dira inguru horretan.