Tolosaldeak bigarren postua mantentzen du

Ataria 2024ko abuztuaren 10a

Tolosaldea trainerua, Orioko estropadan. Argazkia: Iban Ormazabal

Hondarribiko uretan jokatu den estropadan hirugarren izan da gaurkoan Tolosaldea trainerua, baina sailkapen orokorrean bigarren postuan sendo jarraitzen du.

Donostia Arraun Lagunak lehen postuan jarraitzen du, orain arteko estropada guztiak irabazita. Tolosaldea dago bigarren, eta lau puntu gutxiagorekin Orio eta eta Donostiarrak, 74 punturekin baitaude berdinduta.

Hondarribin izan dira gaur eta Tolosaldeak hirugarren egin du, 11 minutu eta 21 segundoko denborarekin. Estropadaren hasieratik geratu dira atzean, gaurko estropadako irabazle izan diren Arraun Lagunetik 24 segundora. Gauzak honela, bihar Gertu Eraikuntzako bandera izango dute jokoan 11:25etan, Pasaian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!