Trafiko aldaketak egongo dira larunbatean, Donostiako Klasika dela eta

Ataria 2024ko abuztuaren 7a

Rondilla kalea eta San Frantzisko pasealekua itxita egongo dira 12:00etatik aurrera. Autobus zerbitzuan ere aldaketak egongo dira eta linea ezberdinen geltokiak Santa Klarara lekualdatuko dira lasterketak iraun bitartean.

Larunbatean, Donostiako Klasikak Tolosako kaleak zeharkatuko ditu. Hain justu, Olarrain, Araba etorbidea, San Frantzisko, Rondilla, Lapurdi plaza eta Belatetik igaroko da, Anoetarako bidea hartuz. Hori dela eta, trafiko etenak egingo dira udalerriko hainbat gunetan, parte hartzaileen eta ikusleen segurtasuna bermatzeko.

Esaterako, Rondilla kalea eta San Frantzisko pasealekua itxita egongo dira 12:00etatik aurrera. Udaltzaingoak herritarrei eta bisitariei probaren ibilbide osoan zehar ibilgailuak ez aparkatzeko eskatu die. Horregatik, ostiralean, 22:00etarako Rondilla kaleko eta San Frantzisko pasealekuko autoak kendu beharko direla jakinarazi dute.

Autobus zerbitzuan ere aldaketak egongo dira eta autobus linea ezberdinen geltokiak Santa Klarara lekualdatuko dira lasterketak iraun bitartean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!