Alos Quartet taldeak lau kontzertu eskainiko ditu Ameriketan

Ataria 2024ko abuztuaren 1a

Talde tolosarraren 25. urteurrena ospatzeko bira berezia antolatu dute Ameriketara; abuztuaren 6tik hilaren 17ra egingo dute, eta lau kontzertu eskainiko dituzte Kolonbian eta Kuban.

Etxepare Institutuaren eskutik, abuztuaren 8an, Bogotako Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokian izango dute lehen geldialdia. Bertan, Etxepare Institutuaren eskutik, Ventana Vasca izeneko zikloan parte hartuko du

Horren ostean, Kubara egingo dute salto eta bertan beste hiru kontzertu eskainiko dituzte; lehena abuztuaren 10ean izango da, La Habanako Teatro del Museo de Bellas Artes antzokian; bigarrena, abuztuaren 11an, Matanzas hiriko Teatro Jose White antzokian; eta azken emanaldia, berriz, abuztuaren 15ean egingo dute, La Habanako Fábrica de Arte Cubano aretoan.

Dagoeneko sarrerak salgai daude. Informazio gehiagorako Alos Quartet taldearen webgunea bisitatu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!