Gaurtik aurrera mozketak egingo dira Tolosako N1 errepidean

Ataria 2024ko uztailaren 31

Lanak gaurtik abuztuak 3ko 20:00ak arte luzatuko dira, baina eguraldiaren arabera ordutegia zerbait aldatu daiteke.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Tolosako N-I errepideko 434 kilometro puntuko lotunean trafiko mozketak egingo dira, 434-1-S eta 434-1-E irteeretan gainazalaren birgaitze lanak direla eta. Mozketak lotunean bakarrik izango dira. Lanak abuztuak 3ko 20:00ak arte luzatuko dira, baina eguraldiaren arabera ordutegia zerbait aldatu daiteke. Mikroaglomeratuek baldintza klimatikoekiko duten sentikortasunagatik eta horien mende dagoen ontze-aldi baten beharragatik, afekzioak aldatu egingo dira adierazitako eremuetako lanek aurrera egin ahala.

Gauzak honela, Tolosatik N-I errepidea hartu nahi dutenak Irungo norantzan 433. lotunea (Bentaundi) erabili beharko dute. Desbideratzeak behar bezala seinaleztatuta egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!