Tolosako Udalak prest du udazkeneko kultur eskaintza. Ohiko moduan, musikaz, antzerkiaz dantzaz eta umoreaz gozatzeko aukera izango da Leidor eta Topic aretoetan. Orotara 15 ikuskizun izango dira, urriaren 4tik hasita, urtarrilaren 3ra arte. Hala ere, proposamen berriak egon daitezke, eta hala baleude, aurrerago jakinaraziko ditu udalak.
Izaro abeslari ezagunak emango dio hasiera programari, Cerodeenero lana aurkeztuko du Leidor Antzokian, urriaren 4an, 20:00etan. Beste euskal bakarlari batek emango dio amaiera denboraldiari: urtarrilaren 3an Idoia Asurmendik De amar y desandar kontzertua eskainiko du, ordu eta agertoki berean.
Sarrerak eta kultur bonua
Emanaldi bakoitzerako sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai Kutxabank Sarrerak webgunean. Horrez gain, kultur bonua erosteko aukera ere izango da, 45 euroko prezio berezian. Zortzi ikuskizunetarako sarrera biltzen du bonuak: Izaro, Node, Vaivén, El Lagarto Baila, Kukai, Korrontzi, Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) eta Idoia Asurmendi.
Egitaraua
URRIAK 4, OSTIRALA
- 20:00. Izaro: Cerodenero kontzertua Leidorren.
URRIAK 11, OSTIRALA
- 20:00. Oscar Terol: ¡Ay Dios! umoregilea Leidorren.
URRIAK 18, OSTIRALA
- 20:00. Node: Dantza eta Ondarea dantzaldia Leidorren.
URRIAK 25, OSTIRALA
- 20:00. Vaiven: Masustondoen Patioa antzerkia Leidorren.
AZAROAk 8, OSTIRALA
- 21:00. Revolver: Playlist kontzertua Leidorren.
AZAROAk 9, LARUNBATA
- 17:00. El Lagarto Baila: Hizkidantza haurrentzako dantza ikuskizuna Leidorren.
AZAROAk 22, OSTIRALA
- 20:00. Kukai: Txalaparta dantzaldia Leidorren.
ABENDUAK 5, OSTEGUNA
- 20:00. Txiki Martinez: Euskaldunen jatorria, historia eta irria bakarrizketa Topicen.
ABENDUAK 13, OSTIRALA
- 20:00. Korrontzi: 20 urte kontzertua Leidorren.
ABENDUAK 14, LARUNBATA
- Ordutegia zehazteke. Ene Kantak: Bisonte Mastondontearen bila haur musikala Leidorren.
ABENDUAK 20, OSTIRALA
- 20:00. Eguberri Umama musikala Leidorren.
ABENDUAK 27, OSTIRALA
- 20:00. Kalte Kolektiboa: Fikziohesioa antzerkia Topicen.
- 20:00. Doctor Deseo: Suavemente me mata con su canción kontzertua Leidorren.
ABENDUAK 30, ASTELEHENA
- 19:00. Euskadiko Gazte Orkestraren kontzertua Leidorren.
URTARRILAK 3, OSTIRALA
- 20:00. Idoia Asurmendi: De amar y desandar kontzertua Leidorren.