Tolosaldeak gertu izan du historiako lehen bandera

Endika Apalategi Labayen 2024ko uzt. 29a, 07:59

Tolosaldea trainerua, Getxoko estropadan. Argazkia: AITOR ARRIZABALAGA/ACT

Larunbatean Getxon bosgarren izan ondoren, atzo Lekeition bigarren izan zen eskualdeko trainerua, Arraun Lagunak irabazlearengandik 4,96ra.

Euskotren ligako hamargarren jardunaldia jokatu zen atzo, Lekeitioko uretan. Larunbateko bosgarren postuaren ondoren, Tolosaldea trainerua lehen txandan aritu zen, eta denboraldiko lehen ustekabekoa emateko zorian izan zen Arraun Lagunak traineruari. Hirugarren kaletik, eskualdeko trainerua urteko mailarik honena erakusteko gai izan zen eta helmugan, (11.25,64) denbora markatu zuten, hirugarren egin zuen Donsotiarrari hamairu segundoko tartea aterata. (11.38,56)

Sailkapen nagusiko bigarren postuaren jabe

Ramon Erostarberen neskek, atzo eskuratutako emaitzarekin eta Orioren laugarren postuaz baliatuta, Euskotren ligako bigarren postua berreskuratu dute berriz ere.

 

SAILKAPENA

  1. Donostia Arraun Lagunak   80p
  2. Tolosaldea                          59p
  3. Orio                                          59p
  4. Donostiarra                            58p
  5. Hondarribia                           42p
  6. Hibaika                                   26p
  7. Cabo da Cruz                         23p
  8. Tiran Pereira                         13p

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!