Hasierako azterketan ikusi denez egiturak itxuraz ez du kalterik. Hala ere, datozen egunetan azterketa sakonagoak egin beharko direla esan du udalak.
Tolosako Errementari 9 eraikina hustu behar izan dute segurtasunagatik, behin behineko neurri gisa, ezkaratzeko sabaiaren zati bat erori delako. Udalak jakinarazi duenez bizilagunak segituan bueltatu ahal izango dira etxebizitzetara.
Hasierako azterketan ikusi denez egiturak itxuraz ez du kalterik. Hala ere, datozen egunetan azterketa sakonagoak egin beharko direla esan du udalak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?