Tolosaldea ligako hirugarren postuan

Ataria 2024ko uztailaren 27a

Tolosaldea trainerua, Boiroko estropadan. Argazkia: AITPR ARRIZABALAGA/ACT

Euskotren Ligako bosgarren asteburua izan berri da jokoan eta Tolosaldea trainerua hirugarren postura jaitsi da sailkapen orokorrean.

Donostia Arraun Lagunak ontziak lehen postuan sendo jarraitzen du, orain arteko estropada guztiak irabazita. Orio dago bigarren eta bi puntu gutxiago dituzte Tolosaldeak eta Donostiarrak, 52 punturekin baitaude berdinduta.

Getxon izan dira gaur eta Tolosaldeak bosgarren egin du, 11 minutu eta bost segundoko denborarekin. Estropadaren hasieratik geratu dira atzean, gaurko estropadako irabazle izan diren Arraun Lagunetik 28 segundora. Gauzak honela, bihar XIII. Euskotren Bandera izango dute jokoan 11:25etan, Lekeition.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!