Berazubiko 56. Pala Txapelketa bere azken fasean dago

Ataria 2024ko uztailaren 23a

Dagoeneko ezagutzen dira finaletan ariko diren bikote batzuk, eta gaur eta bihar jokatuko dira falta diren finalerdiak.

Berazubiko Pala Txapelketak bere 56. aldia du aurten eta pixkana zehazten ari dira zein izango diren finalistak. Hiru mailatan ari dira lehiatzen, horietako bi gizonezkoetan eta bestea emakumezkoetan. Gizonezkoen lehen mailan, gaur jokatuko da lehen finalerdia, Loidi's eta Urdangarin-Luluaga bikoteen artean, 20:00etan. Bihar jokatuko da bigarren finalerdia, 19:00etan, Aldazabal-Arregi eta Murua-Goitia bikoteen artean. Gizonezkoen bigarren mailan, atzo jokatu zen lehen finalerdia, eta finalerako txartela lortu du Iraola-Viana bikoteak, 20-30 irabazi ondoren Xalbador´s bikoteari. Atzoko jardunaldian final-laurdenetako partida jokatu zen eta bertan irabazle suertatu zen Lopez-Ponce bikotea, 27-30 irabaziz Esoain-Landa bikoteari. Lopez-Ponce bikoteak bihar jokatuko du finalerdia, 20:00etan, Zubiria-Manterola bikotearen aurka. Emakumezkoen mailari dagokionez, dagoneko zehaztuta daude zein izango diren finalean. Atzoko jardunaldian Larrarte ahizpek 30-17 irabazi zieten Lopetegi-Murua bikoteari, eta finalean zain dituzte Lopez-Balerdi.

Finalak uztailaren 30ean, asteartea, jokatuko dituzte, 18:00etan hasita. Lehen partidan, gizonezkoen bigarren mailako finala jokatuko da, bigarrengoan emakumezkoena, eta hirugarrengoan gizonezkoen lehen mailakoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!