Horretarako, zerbitzu ugari eskaintzen dituzte, bereziki, kirol nutrizioa, «elikadura zainduz, zure errendimendua hobetzeko». Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako elikadura saioak ere eskaintzen dituzte, baita haurtzarotik zahartzarora bitarteko elikadura saioak ere. Gaixotasun edo egoera ezberdinen aurrean dauden bezeroentzako nutrizio klinikoa ere badute, baita osasun hormonala ere.
Bizitza estilo bat sortu eta elikadura hezkuntza garatzen dute, bezero bakoitzaren behar eta nahietara egokituz. Horretarako, lehen kontsultan elkarrizketa sakon bat egiten dute, bezero bakoitzaren egoera baloratzeko eta elikadura ohiturak, bizimodua edota historia klinikoa aztertzeko. «Kirolarien kasuan, arreta handia jartzen dugu lortu nahi diren kirol helburuetan, errendimendu-markatzaileetan edota entrenamenduen egutegian», azaldu dute. Bertan lortutako datuekin helburuak zehaztu eta plangintza nutrizional indibidualizatua sortzen dute.
Jarraipen saioetan prozesuaren eta bilakaeraren balorazioa egiten dute, bezero bakoitzaren zalantzak argituz eta garrantzitsutzat jotzen dituzten alderdiak sakonago landuz. «Kontsulta hauen helburua, batetik, bakoitzaren aurrerapena baloratzea da, eta, bestetik, bakoitzaren egunerokoan erabaki hobeak hartzeko gai izaten laguntzea».
Hala ere, Garai Zentroan argi dute: «Denak ongi funtzionatzeko buruak ongi funtzionatu behar du». Horregatik, psikologia zerbitzua ere eskaintzen dute, Itsasne Blanco kirol psikologoaren gidaritzapean. Psikologia parte garrantzitsu bat dela diote, «bai egunerokotasunean, baita entrenamenduetan ere, eta horregatik bezeroak gurekin hasi aurretik psikologora joatea gomendatzen diegu, askotan elikadura ez delako huts egiten duena, psikologia baizik».
Taldelana ere oinarri dute, «ongizatea ez delako bakarrik ongi jatea, baditu beste hainbat faktore ere». Horretarako kolaboratzaile ugari dituzte, esaterako, Erronka Kirol Medikuntza, Alti errendimendua, Alpino Uzturre kirol taldea, Ekin Fisioterapia, Salto entrenamendu zentroa, Ibarra Sokatira Taldea, Bioziklik zerbitzu integrala, Kia Kaha Crossfita, Indar Crossfita eta Ekigai.
- Helbidea. Igaralde kalea, 4 (Tolosa)
- Telefono zenbakiak. 711 755 227 / 689 381 992
- E-posta. info@garaizentroa.com
- Webgunea. Garaizentroa.com
- Instagram. @garai.zentroa