Gehigarria: ongizatea

Saberri, profesionaltasuna eta berritasuna

Ataria 2024ko uztailaren 20a

Saberri lurrin-dendak 1989an zabaldu zituen ateak lehen aldiz. Gurasoen dendako erreleboa hartu zuen Garbiñe Mozok, eta hiru hamarkada hauetan gorabeherak izan dituzten arren, ilusioz beterik jarraitzen dute lanean Tolosako Kale Nagusiko 17. zenbakian.

Jendeari segurtasuna eta konfiantza ematea gustatzen zaie Saberrin. Horregatik, bezero bakoitzaren beharrak edo nahiak aztertu eta horiek asetzen saiatzen dira, kalitate eta prezio hoberena eskainiz. Horretarako, kosmetikako, lurringintzako eta drogeriako eskaintza zabala dute, baita opariak egiteko nahi beste artikulu ere. Produktu tradizionalak alde batera utzi gabe, modan dauden produktu berrienek ere lekua dute dendako apaletan. Baina horien falta sumatzen dutenek enkarguz eskatu ditzakete eta hiru egunen buruan izango dituzte dendan.

Produktu sorta zabala izateaz gain, hainbat tratamendu eskaintzen dituzte bertan.

Aurpegiko tratamenduak:

  • Sothys garbiketa eta tratamendua
  • Utsukusy Enpitsu arkatza

Begiradarako:

  • Betileen linftinga
  • Bekainetako laminatua

Gorputzeko tratamenduak:

  • Sothys intentsiboa
  • Masajea

Depilazioa:

  • SHR laser sistema
  • Aurpegiko depilazioa

Makillajea:

  • Ikastaroak
  • Makillatzea

Manikura eta pedikura:

  • Normala
  • Erdi iraunkorra-OPI

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!