Euskaraz, gertukoa eta pertsonala. Horrelakoa da bezeroekin duten harremana. Enpresa txikia denez, euren abantaila nagusietako bat da behar adina denbora eskaintzen diotela bezero bakoitzari. «Astean bizpahiru aldiz ere etorri izan da jendea, zalantzak izaten dituelako, batez ere, hasieran». Altoyclaro zentroarentzat bezeroak ez dira zenbaki segida bat, izen eta abizenak dituzten pertsonak baizik.
Aukeratzeko askatasuna
Bezeroaren beharrak asetzeko gailuak ahalik eta eraginkorrenak izatea da Altoyclaroren helburua. Kate handiek, sarritan, marka pare batekin egiten dute lan eta eskuragarri dituzten produktuak mugatzen dituzte etxe horiek eskaintzen dituztenetara.
Hain zuzen, kontrakoa da Altoyclaro zentroaren kasua: ez dute inolako hitzarmenik markekin eta horrek askatasuna ematen die bezeroentzat egokienak diren produktuak aukeratzeko. Halako akordio edo mugarik ez dutenez, aukera dute marka eta produktu guztiekin lan egiteko, betiere, beharraren arabera. «Bi bezerok gaitz bera izan dezakete, baina irtenbidea ezberdina izan liteke, bakoitzaren bizimoduaren arabera. Guk ez diogu begiratzen produktuaren markari, konponbidearen eraginkortasunari baizik».
Adin eta behar guztietara egokitzen dira, besteak beste, tapoiak egiten dituzte zarata leuntzeko tailerretan, musikaren arloko profesionalentzat edo ohean lo egiteko. Arretaz zaintzen dira hainbat zentzumen, zergatik ez egin gauza bera entzumenarekin?
- Helbidea. Rondilla kalea, 6 (Tolosa)
- Telefono zenbakia. 943 06 33 46
- Helbide elektronikoa. tolosa@centrosaltoyclaro.com
- Webgunea Centrosaltoyclaro.com
- Facebook. Centros Audición Alto y claro
- RPS: 200/17