Bertan helburu argi batekin egiten dute lan: «Logopediaren bitartez bezeroen bizi kalitatea hobetzea». Horretarako egunerokoan sortzen diren komunikazio eta ikasketa oztopoak gainditzen laguntzen dute Terapia Miofuntzionala eta beste hainbat teknika erabiliz.
Komunikazio prozesua barneratzeko laguntza emateaz arduratzen dira; alegia, helduetan zein umeetan eman daitezkeen komunikazioaren, lengoaiaren, hizketaren, ahotsaren, entzumenaren eta degluzioaren nahasmenduak eta zailtasunak lantzen dituzte zentzurik zabalenean, horiei aurre egiten laguntzeko arazoak ebaluatu, diagnostikatu, tratatu edo lehengoratu egiten baitituzte. Hala ere, beharra dagoenean logopedia lantzea garrantzitsua dela diote bertako espezialistek. «Haur askorengan lengoaia arazoak ikusten ditugu eta agian hori zehatz eta modu bideratu batean landuz, etorkizunean sortu daitezkeen beste zailtasun batzuk —irakurketan, ahoskeran edo adierazpenean— ekidin daitezke».
Gertutasuneko harremana eskaintzen dute, egoera bakoitza behar den bezala aztertuz, bezeroaren beharretara egokituz eta banakako zerbitzua eskaini ahal izateko tratamendu espezializatua luzatuz. Horretarako, formakuntza etengabean daudela diote, «gure erabiltzaileei ahalik eta erantzun egokiena emateko helburuarekin».
Lantaldearen garrantzia ere azpimarratu dute, koordinatze bilerak eginez eta, behar izanez gero, familia edo beste hainbat profesionalekin kontaktua mantenduz; irakasleekin, psikologoekin eta medikuekin edota dentista eta ortodontistekin ere, besteak beste. Izan ere, beste profesionalen eta familien parte hartzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute «etxean edo beste leku batean prozesuari jarraipena eman ahal izateko. Esaterako, kezka edo zalantzaren bat izaten dutenean telefonoz deitzen digute eta arazo hori etxetik landu daitekeela ikusten badugu, pauta batzuk bidaltzen dizkiegu eurek etxetik landu dezaten, baina guk ere jarraipena egiten diegu eta hori asko eskertzen dute».
- Helbidea. San Frantzisko pasealekua, 17, 1-D (Tolosa)
- Telefono zenbakia. 696 74 52 70
- E-posta. info@solaseanlogopedia.com
- Webgunea. Solaseanlogopedia.com
- Instagram. @solaseanlogopedia
- Facebook. Solasean Logopedia