100 kilometro ehunmilak egiteko

Ataria 2024ko uztailaren 13a

Ehunmilak Ultra Trail probako partaideak Tolosan hartu dute atsedena. Beotibarren janaria, edaria eta masajeak zituzten zain.

Orain arteko edizio guztietako lehen emakumeen taldea indartsu agertu da Beotibarren. Hirurak azpeitiarrak, beste partaide guztiek bezala, Amezketako bidea hartu dute ondoren. Helmugarako 100 kilometro inguru geratzen zitzaizkien Tolosan.

Bide batez, Tolosako Ehunmilak ultratraileko arduradunek, eskerrak eman dizkiote Tolosako Udalari, Beotibar pilotalekuko arduradunari, Leaburu-Txaramako Udalari eta Zelatungo Agirretxe bordari, «hamahirugarren urtez proba hau aurrera atera zedin, beharrezkoak izan ditugun erraztasun eta baliabide guztiak eskaintzeagatik».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!