San Joan Sarian 70 igerilari inguru lehiatuko dira

Ataria 2024ko uztailaren 11

Tolosaldea IKT taldeko hainbat igerilari.

Gehienbat igerilari gipuzkoarrak ariko dira Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan.

Tolosaldea IKT klubak antolatuta, Usabal Kiroldegiko igerilekuan San Joan Saria izango da jokoan, larunbatean, 16:00etatik aurrera. Maiatzean egiten duten lehiaketa izan ohi da, baina aurtengoan atzeratu egin da. Egutegiko proba guztiak egingo dituzte igerilariek, eta sailkapena FINA puntuen arabera izango da.

Federatuta dauden igerilariek parte hartuko dute, eta alebin, infantil, junior zein senior mailakoak ariko dira. Hori bai, sailkapen bakarra izango da. 70 igerilari inguru espero dituzte, eta horietatik 25 inguru Tolosaldea IKT taldekoak izango dira. Gehienbat igerilari gipuzkoarrak ariko dira lehian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!