Tolosako gazte bat zaurituta, sanferminetako entzierroan

Ataria 2024ko uztailaren 11

Estafetako bihurgunea hartu ondoren, zezen beltza taldea gidatzen. JESUS DIGES / EFE

Orain arteko entzierrorik azkarrena egin dute Domingo Hernandez ganadutegiko zezenek. Oraingoz, zazpi korrikalari ospitaleratu dituzte, kolpeen ondorioz, eta horietako bat tolosarra da.

Sanferminetako bosgarren entzierroa orain arteko azkarrena izan da. Domingo Hernandez ganadutegiaren estreinaldia izan da, eta haren sei zezenek oso azkar osatu dituzte 800 metroak. Abiadaren ondorioz, erorketa ugari izan dira ibilbide osoan. Nafarroako Ospitale Guneak emandako lehen datuen arabera, zazpi pertsona ospitaleratu dituzte, kolpeen ondorioz. Horietatik hiru Mercaderes kalean diren osasun zerbitzuek artatu dituzte, eta horien artean dago 23 urteko tolosarra. Zauri arinak dituela esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!