Amarozko festen atzetik, Iurramendikoak

Ataria 2024ko uztailaren 9a

Tolosako Iurramendi auzoa jai giroan murgilduko da, ostegunetik larunbatera bitartean, adin guztietako auzotarrentzat antolatutako ekintzekin.

Aste honetan ere jarraipena izango dute Tolosako auzoetako jaiek. Urkizuko eta Amarozko festen ondoren, uztailaren 11tik 13ra bitarte, Iurramendin ospatuko dituzte jaiak. Ostegunetik larunbatera, haur gazte zein helduei zuzenduriko ekintzak antolatu dituzte auzotarrek, guztien gozamenerako.

Egitaraua
  • Uztailak 11, osteguna
    • 20:30. Afari autogestionatua.
  • Uztailak 12, ostirala
    • 17:30. Txupinazoa, zezenak eta txokolate edatea.
    • 18:00. Jolasak.
    • 21:00. Afaria.
    • 23:00. Xabi DJ.
  • Uztailak 13, larunbata
    • 12:00. Bizikleta martxa.
    • 14:00. Bazkari autogestionatua eta postre lehiaketa. Ondoren bingo partida.
    • 18:00. XI. Iurramendiko toka txapelketa.
    • 21:00. Pizza afaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!