Itxaso Asensio Curiel tolosarra legebiltzarkide izendatu dute

Ataria 2024ko uztailaren 9a

Gaurko bilkurako taldeko argazkia. Iturria: Eusko Jaurlaritza

Eusko Legebiltzarreko mahaiaren astearteroko bileran berriki Euskal Ganberaren Erregistroan hautetsi agiria aurkeztu duten legebiltzarkideak izan dira, eta tartean izan da tolosarra.

Eusko Legebiltzarreko Erregelamenduko 9. artikuluari jarraituz, hurrengo 15 egun naturaletan osoko bilkurarik egitea aurreikusten ez denez gero, legebiltzarkide hautetsiak Eusko Legebiltzarraren mahaiaren aurrean iritsi dira legebiltzarkide oso izatera. Horien artean daude Itxaso Asensio Curiel, Estibaliz Canto Llorente, Adrian Fernandez Rivas eta Maider Lainez Lazkoz sozialistak eta Pedro Saez de Castillo Garcia jeltzalea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!