Dantzan agurtu dute Amarozko antzerki Astea

Leyre Carrasco 2024ko uztailaren 7a

Amarotz auzoan antzerki astearen azken eguna ari dira ospatzen; eguerdian, Intujai Teatro taldearen 'Amaikoteka, amaitzeko (h)amaiketako diskoteka' kale ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute, gazte zein helduek.

Astelehenean hasi ziren Amarotz Antzerki Astearen 26. edizioa, eta gaur amaitu da. Aste guztian zehar ikuskizun ugariz gozatzeko aukera izan dute auzotarrek, eta gaurkoan ere halaxe agurtu dute aurtengo edizioa.

Goizean, Bego Peñarada, Xabi Larrea eta Bea Larrañagaren Zirkogala izeneko kale ikuskizuna izan da, eta ondoren, Intujai Teatro taldearen Amaikoteka, amaitzeko (h)amaiketako diskoteka kale ikuskizuna. Haur zein heldu ugari gerturatu da, eta giro ederrean aritu dira dantzan eta jolasean.

Festetak azken eguna

Horrez gain, ostiralean hasi ziren Amarotz auzoko festak, eta hauek ere gaur amaituko dituzte. Gaurko ere egitarau betea prestatuta dute goizeko lehen ordutik eta iluntzera arte izango dute zertan gozatu:

  • 16:00. Perurekin dantzaldia.
  • 18:30. Toka txapelketa.
  • 20:00. Sardina-jatea.
  • 22:00. Su artifizialak eta sardinaren hileta.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!