Eritz Atxega Iraolak irabazi du XXVI. Amaroz Saria

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko uztailaren 6a

Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak eta Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta, kadete mailako IV. Xabier Goenaga Oroimenezkoa txirrindulari proba jokatu dute Tolosan. 

Inoxcra-Beasain taldeko Eritz Atxega Iraola txirrindularia izan da garaile Tolosan jokatu den XXVI. Amaroz Saria-IV. Xabier Goenaga Oroimenezkoa proban. Kadete mailako 18 taldetako 125 txirrindularik parte hartu dute, eta Amarotzen hasi eta amaitu da lasterketa. 61 kilometroko ibilbidean, Txarama, Altzoazpi, Ibarra eta Apatta industriagunea gurutzatu dituzte.

Atxega izan da txirrindulari azkarrena, eta ordubete 22 minutu eta bi segundoko denbora egin du helmugan. Andoaingo Txirrindulari Eskolako Eneko Ugartemendia Parra eta Dimaq-Ipar Maquina taldeko Aiur Ugartemendia Sein heldu dira ondoren helmugara; biek ere, denbora bera egin dute, esprintean erabaki baitira bigarren eta hirugarren postuak: 1.22.12. Lehen hiru sailkatuen atzetik, txirrindulariak sakabanatuta heldu dira Amarozko helmugara.

Hemen sailkapena osorik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!