Adin guztietako auzotarrentzat

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko uztailaren 6a

Amarotz auzoan jaien bigarren eguna ari dira ospatzen; goizean, Konponezinak txarangaren dianarekin esnatu dira auzotarrak, eta etxeko txikienek puzgarrietan jolasteko aukera izan dute.

Atzo hasi ziren Amarotz auzoko festak, eta bihar amaituko dira. Lehen egunean, buruhandiak, Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua, danborrada eta auzo afaria egin zituzten. 

Gaurko ere egitarau betea prestatuta zuten goizeko lehen ordutik. Konponezinak txarangak musikaz alaitu ditu auzoko txokoak, dianarekin. Atzo ere beraiek arduratu ziren danborradari doinua jartzeaz eta gaur zortzi Iruñean izango dira, sanferminetan. Txaranga auzotarrak esnatzen aritu bada ere, haurrak dagoeneko kalean ziren, puzgarriekin jolasteko aukera izan dutelako, eta ez dutelako minutu bat bera ere galdu nahi izan.

Eguerdian, ajoarriero txapelketa eta auzo bazkaria egin dituzte amaroztarrek, eta arratsaldean eta gauean jarraituko du festa giroak ondorengo egitarauarekin:

  • 15:30. Haurrentzako puzgarriak.
  • 16:30. Bingoa eta auzokoen mus txapelketa.
  • 17:00. Ping-pong txapelketa.
  • 19:30. Sagardo dastaketa Gautxori txarangarekin.
  • 21:30. Parrillada.
  • 23:00. Arrixku taldea.
  • Ondoren. DJ Andoni.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!