Pirinioetara asteburuko irteera antolatu du Alpino Uzturrek

Ataria 2024ko uztailaren 4a

Alpino Uzturrek uztailaren 20 eta 21erako frantziar Pirinioetara mendi irteera bat antolatu du, Peyresourde mendatea eta Val Louron eski estazioa ingurura hain zuzen ere. Ostatua Astau albergean (Astau.fr) hartuko dute pentsio erdian.

Uztailak 20, larunbata, autobusa 06:30ean aterako da San Frantziskotik. Mendi txangoa (14 km.) Port de Bales mendatean (1.775 m.) hasiko dute, eta Mount Ne (2.147 m.) mendia igoko dute. Jarraian Lac de Borderes (1.765 m.) lakura jarraituko dute eta Peyresourde mendatean (1.569 m.) amaitu. Autobusez aterpetxera joango dira.

Uztailak 21, igandea, aterpetxetik autobusez Val Louron eski estaziora (1.450 m.) abiatuko dira. Bertan hasiko dute mendi txangoa (18 km.). Cap de Toudous mendi kaskoa (2.226 m.) igoko dute eta gero Col de Azet mendatea (1.580 m.) gurutzatuko dute. Ondoren, Tuc de Labatiedere mendia igo (1.743 m.) eta Graihen herrira (1.110 m.) joango dira mendi txangoa bertan bukatzeko. 

Irteeraren prezioa 80 eurokoa da, eta horren barne sartzen da autobusez bidaia eta pentsio erdia aterpean. 14 lagunentzako dago tokia. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko 3 aukera daude: Alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 zenbakira deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!