Jonan Fernandez kargugabetu dute

Ataria 2024ko uztailaren 3a

Jonan Fernandez. Iturria: Irekia

Eusko Jaurlaritza berria egituratzen ari dira Imanol Pradales lehendakaria eta haren lantaldea. Kargugabetzeen eta kargu hartzeen aldia da, beraz. Besteak beste, Bizikidetza bulegoaren gidaritza eta orain arte Jonan Fernandez tolosarrak gidatutako 2030erako Agendaren bulegoarena aldatuko ditu.

Jose Antonio Rodriguez Ranz izan da Giza Eskubideen, Memoriaren eta Lankidetzaren Sailburuordetzako idazkari nagusia Iñigo Urkulluren azken agintaldian. Jonan Fernandez tolosarraren bulegoa izan zen hura 2020ra arte, eta Lehendakaritzan txertatua zegoen. 2020an, Urkulluk 2030erako Agendaren idazkari izendatu zuen Fernandez, Bizikidetzatik aterata, baina Fernandezen idazkaritza horrek Lehendakaritzan jarraitu zuen.

Ranzek akademian eta irakaskuntzan egina zuen ibilbide profesionalaren parterik handiena. Historialaria da, Filosofia eta Letretako doktorea, Deustuko Unibertsitateak Donostian duen campusean errektoreorde izana, eta zenbait ikerketa eta libururen egilea ere bai. 2020an itzuli zen arlo politikora. Haren agintaldian, Poliziari eta arrazoi politikoei lotutako indarkeria eta tortura kasuak baloratzeko legebiltzarreko batzordeak Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari dagokien lehen txostena plazaratu zen, 2021. urteko ekainean. Eta Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz ekitaldi bat egin zuen arrazoi politikoekin lotutako torturak jasandakoei erreparazioa emateko; Donostian izan zen.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!