Datorren ikasturteko kultur etxeko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du udalak

Ataria 2024ko uzt. 2a, 12:46

Tolosako kultur etxeko pintura ikastaroko irudia. TOLOSAKO UDALA

Izena emateko prozedura aldatu dute, eta egoitza elektronikoaren bidez, kultur etxean edota Udaten egin ahal izango da; izena emateko epea ere nabarmen zabaldu dute, irailaren 13ra bitarte.

Dagoeneko zabalik da datorren ikasturteko Tolosako kultur etxeko ikastaroetan izena emateko epea. Tailerren eskaintzak antzerkia, argazkilaritza, balleta, dantza garaikidea, ehoziri eta patchwork-a, pintura, eskulanak eta zeramika biltzen ditu.

Bi aldaketa garrantzitsu izango dira aurten. Lehenik eta behin, izen ematea egiteko prozedura aldatu da, eta modu ofizialean izapidetu beharko da. Bestetik, eta prozedura aldatu denez, izena emateko epea nabarmen zabaldu dute. Hiru modutara eman ahal izango da izena. BakQ edo bestelako ziurtagiri digitala dutenek Erregistro elektroniko bidez egin ahal izango dute. Aurrez aurre egiteko aukera ere egongo da, bi lekutan: kultur etxean, uztailaren 16ra bitarte eta abuztuaren 26tik irailaren 13ra, 16:00etatik 19:00etara; eta Udaten, irailaren 13ra bitarte.

Plazak agortuz gero, zozketa

Ikastaroren batean leku kopurua baino izen emate gehiago egongo balira, zozketa bidez esleituko lirateke. Horrela, interesa duten herritar guztiek parte hartzeko aukera izango dute. «Tailer batzuen interes maila asko igo da azken urteetan, baina ikasle edo onuradun asko urtez urte errepikatzen ziren, lehentasuna zutelako, eta horrek ikasle berrien parte hartzea zailtzen zuen. Interesa duten herritar guztiei zabaldu nahi izan diegu izena emateko aukera, udal gisa aukera-berdintasuna bermatu behar baitugu», azaldu du Goiuri Ezeiza Tolosako Udaleko kultura zinegotziak.

2024/2025 ikasturteko kultur tailerrak
  • Antzerkia. Astelehenetik ostegunera, gehienez bi egun: 19:30etik 21:30era.
  • Argazkigintzaren hastapenak. 80 ordu, astearte eta ostegunak, 19:00etatik 21:30era.
  • Balleta. Taldearen mailaren araberako ordutegiak.
  • Dantza garaikidea.
    • Hastapena. Ostiralak: 19:30-21:00.
    • Aurreratua. Astelehen eta asteazkenak: 20:15-21:45.
  • Ehoziri eta patchwork-a. Astelehenak, 15:30-19:30.
  • Pintura eta marrazketa.
    • Astelehen eta asteazkenak: 10:30-12:30, 15:30-17:30 edo 18:00-20:00.
    • Astearte eta ostegunak: 10:30-12:30, 15:30-17:30 edo 18:00-20:00.
  • Eskulanak (6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat). Astelehen eta asteazkenak: 17:30-18:30 edo 18:30-19:30.
  • Zeramika.
    • Astearte eta asteazkenak: 10:00-12:00.
    • Astearte eta ostegunak: 16:00-18:00.
    • Astelehen eta asteazkenak: 18:30-20:30.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!