San Joan Txapelketaren sariak banatu dira

Ataria 2024ko ekainaren 29a

Beotibar elkarteak antolatuta, zesta puntako txapelketaren finalak jokatu dira Beotibar pilotalekuan.

Iaz maila bakarrean egin zuten txapelketa, eta aurtengoan Beotibar elkartekoek nahi izan dute bere pilotari gehienek parte hartu ahal izatea txapelketan, eta maila ezberdinetan antolatu dute. «Horrek ekarri du gure elkarteko pilotari gehiago izatea finaletan», esan du Andoni Lertxundi Beotibar elkarteko lehendakariordeak. Benjamin mailan topaketa bat egin dute, eta alebin, infantil eta jubenil mailetan txapelketa egin dute. «Txikiak gogoz datoz eta oso ondo pasatzen dute beraien artean jokatzen. Gaurko egunerako beste klub batzuetako pilotariak ekarri ditugu, Andoaingo Gazteleku elkartekoak eta Mutrikuko Danobat elkartekoak».

Xabat Altuna eta Unax Balda izan dira jubenil mailako irabazleak. «Denboraldi amaitzeko beti egiten dugu kluben arteko partida bat jokatzea eta polita atera da», esan dute. «Partidak jokatu ondoren, gero bazkaria egitera joaten gara. Denok oso ondo ematen gara. Partidan zehar tanto politak atera dira, eta gure artean ondo komunikatu gara».

Sailkapena

Benjaminak

  • Izadi-Jone (Beotibar)          8      15     1
  • Maialen-Jon (Andoain)     15     14     5

Alebinak

  • Garai-Itzea (Andoain-Beotibar)       13    12
  • Hodei-Mattin (Andoain-Beotibar)  15   15

Infantilak

  • Oier-Artetz (Beotibar)                   15    15
  • Irati-Oinatz (Andoain-Beotibar)  14    9

Jubenilak

  • Markel-Oinatz (Beotibar-Mutriku)  9       8
  • Xabat-Unax (Beotibar)                      15     15

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!