Iztuetak hitzarmena berritu du Baikorekin

Ataria 2024ko ekainaren 28a

Martxel Iztueta, aurtengo Binakako Serie B Txapelketa irabazi berritan.

Baiko Pilota eta Martxel Iztueta akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste hiru urtez luzatzeko, 2027a arte.

Atzelari tolosar gazteak azaldu duenez, «oso pozik nago Baikorekin beste hiru urtez sinatzeagatik, eta eskertuta eman didaten konfiantzagatik». Eta azpimarratu duenez, «lanean jarraituko dugu hobetzen jarraitzeko eta garaipen gehiago lortzeko».

Binakako Serie B Txapelketa irabazi du aurten Martxel Iztuetak eta udan CaixaBank Mastersa jokatuko du. Tolosarrak larunbat honetan bertan estreinatuko du bere kontratu berritzea. Erratzun jokatuko du Urrutikoetxearekin batera Agirre eta Imazen aurka, 17:00etan hasiko den pilota jaialdian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!