Sanferminekin batera helduko dira Amarotz auzoko festak

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko eka. 27a, 16:00

Uztailaren 5etik 7ra ospatuko dituzte; askotariko ekitaldiak izango dira, urterokoak eta berriak, adin guztietako auzotar eta herritarrentzat.

Sanjoanak igarota, auzoetako jaien txanda izango da Tolosan. Uztailaren 5etik 7ra Amarotzen ospatuko dituzte festak. Ostiralean, Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua, danborrada eta auzo afaria izango dira ekitaldi nabarmenenak. Larunbatean, berriz, txistularien eta auzoko txarangaren dianekin esnatuko dira auzotarrak. Egunean zehar, haurrentzako puzgarriak, ajoarriero lehiaketa, mus txapelketa eta sagardo dastaketa egingo dituzte, besteak beste. Azken egunean, sanferminetako entzierroa ikusteko aukera izango da. Horrez gain, artisau azoka, auzo bazkaria eta su artifizialak izango dira.

Egitaraua
  • Uztailak 5, ostirala
    • 16:00. Txupinazoa eta buruhandiak.
    • 16:30. Haur jolasak festa gunean.
    • 18:00. Karta jokoen finalak Beti Gazteak lokalean.
    • 18:30. Txokolate edatea.
    • 19:00. Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua.
    • 20:00. Auzoko danborrada.
    • 21:30. Auzo afaria eta DJ Naza.
  • Uztailak 6, larunbata
    • 09:00. Diana Tolosako Udal Txistulari Bandarekin.
    • 10:00. Konponezinak txaranga.
    • 10:30. Haurrentzako puzgarriak eta tailerrak.
    • 11:00. Buruhandiak.
    • 12:00. Ajoarriero lehiaketa.
    • 14:30. Lehiaketako sari banaketa eta auzo bazkaria.
    • 15:30. Haurrentzako puzgarriak.
    • 16:30. Bingoa.
    • 16:30. Auzokoen mus txapelketa.
    • 17:00. Mahai tenis txapelketa.
    • 19:30. Sagardo dastaketa, Gautxori txarangak girotuta.
    • 21:30. Parrillada.
    • 23:00. Arrixku taldea eta DJ Andoni.
  • Uztailak 7, igandea
    • 08:00. Gosaria eta sanferminetako entzierroaren proiekzioa.
    • 10:00. Haurren futbol txapelketa.
    • 11:00. Artisau azoka eta eskulan erakusketa.
    • 12:00 eta 13:00. XVI. Amarozko Antzerki Asteko emanaldiak: Zirkogala eta Amaikoteka kale ikuskizunak.
    • 14:30. Auzo bazkaria eta karta-jokoen txapelketetako sari banaketa.
    • 16:00. Perurekin dantzaldia.
    • 18:30. Toka txapelketa.
    • 20:00. Sardina jatea.
    • 22:00. Su artifizialak eta sardinaren hileta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!